Mar
KIROL ANITZAKO UMEOK KIROLTASUNA LANTZEN
Pasaden astean, hockeya jolasten genuen bitartean, kiroltasun arau batzuk ikusi genituen.
1- Adi egon bear gara beti, begiraleen azalpenako ondo entzuteko.
2-Jolasaren hasieran eta amaieran oso garrantzitsua da lagunak ondo agurtzea, giro ona sortzeko.
3- Epaileak, oso oso inportanteak dira partidu bat jolastu ahal izateko. Errespetuarekin tratatuko ditugu.
4- Gure kideak animatu behar ditugu, nahiz eta akatsak izan. HONA IKASTERA GATOZ!!
5- Inportanteena, jolas guztietan GOZATZEA ETA DISFRUTATZEA!!
Dic
Kirol hezitzailea
Kaixo lagunak!!!
Goianen oso ondo pasatzen dugu. Lehenengo eta bigarren mailako 14 haur elkartzen gara Landatxon astelehen eta asteazkenetan, arratsaldeko 17:00tatik 18:00tara. Jolas ezberdinak jolasten ditugu, esate baterako: armiarma, armiarma-koloretsua, harrapaketa desberdinak, hockey hastapena, ezkutaketara, bonbara… Eskola ezberdineko lagunak elkartzen gara, elkar errespetatuz jolasten disfrutatzeko. Baita ere, zenbait larunbat goizetan Conien Topaketak izaten ditugu, eskola ezberdineko haurrekin elkartu eta jolas ezberdinak burutzeko.
Dic
kirol anitza!!!
Goianeko kirol anitzako taldea gara ,oso ondo pasatzen dugu eta mota guztietako jolasak egiten ditugu, adibidez: armiarma, beisbola, beisbolanka, hokeya, tigre eta dordoka, katea eta bikokatea. Taldea osatzen dugun haurrak eskola desberdinetatik etortzen gara, hemezortzi lagun garelarik.
APUNTATU!!!!
Dic
GABONETAN EZ GERATU ETXEAN (GOIANEKO PROGRAMAZIOA)
Gabonetan ere, parte hartu gurekin goianek proposatutako ekintza hauetan.
GABONETAKO EKINTZAK GOIANEN
ACTIVIDADES DE NAVIDADES EN GOIAN
ABENDUAK 22an. 17:00etan. PILOTA TOPAKETAK ETA GOIANEN IKUSKIZUNAK.
22 DICIEMBRE 17.00. ENCUENTROS DE PELOTA Y ESPECTACULOS.
AUZOLANA PILOTALEKUAN. (Frai Zakarias kalea, 3)
ABENDUAK 23an. 10:00etan. ARTZIKIROL TOPAKETAK
23 DE DICIEMBRE, 10:00. ENCUENTROS DE ARTZIKIROL
LANDATXO POLIKIROLDEGIAN (Eskola kalea)
ABENDUAK 28an 17:00etan AUZO ZINEMA “DEL REVES” (8-16 urte)
28 de DICIEMBRE, 17:00. CINE “DEL REVES” (8-16 años)
GASTEIZTXIKI AUZO ELKARTEAN. (Eskola Kalea, 9)
URTARRILAK 2,3,4 11:00-13:00. GABONETAN JAI. Familia ikuskizunak & tailerrak (5-12 urte) *Izena eman behar da.
2,3 y 4 de ENERO, 11:00-13:00. GABONETAN JAI. Espectaculos para familias y Talleres (5-12 años) * Necesario apuntarse.
OIHANEDER. (Frai zacarias, 2)
Si quieres más información ponte en contacto con nosotros en:
goian.kultura@gmail.com
688939222
Dic
ABESBATZA
Zer egiten dugu?/¿Qué hacemos?
Nov
FUTBOLEKO MATXINADA (La rebeldía del fútbol): GOIANEKO ARETOKO FUTBOLA HAUR TALDEA
Futbola produktu gisa azken urteetan negozio hutsa bilakatu da. FIFAk diru pila bat kudeatu egiten du, beti ere, euren interesen alde. Eta gauzak horrela … zer geratzen zaigu futbolaren kontzeptu erromantikoaz? Ia ezer! zoritxarrez, gaur egun futbolaz gazteei munduan zehar plazaratzen ari zaien irudia honako hau da: futbol profesionaleko izarrenak, arrakasta ekonomikoaz eta norbanakoaren garaipenetan besterik ez dira agertzen gure komunikabideetan. Ondorioz, futbol amaterra, aisialdia eta dibertimendu bezala ez dago batere kontsideraturik, non talde lana, jokalarien arteko elkartasuna zein laguntasuna ez dira batere kontutan hartzen.
Aldiz, gure Goianeko taldetik honela ikusten dugu futbola eta aretoko futbola ere: partiduak bi lagun talde osaturik daude; beste taldekoak ez dira gure arerioak, gurekin batera jokatzen dutenak baizik; talde kideei ohiukatu beharrean animatu eta sostengatu egiten ditugu; bideoan bezala ospaturik ez dugun golak ez du baliorik guretzako; taldekide zein beste taldekideekiko errespetua erabateko izan behar da, epailea eta entrenatzailea bezala noski.
Beraz, disfrutatu dezagun guztiok elkarrekin futbolaz eta gure aisialdian lagun berriak egin ditzagun kirola praktikatzen dugun bitartean!
Nov
Fútbol Infantil Goian Contra La Violencia Machista
Hola, somos los participantes del equipo Infantil de Goian y aprovechando que hoy es el día Internacional por la eliminación de La Violencia contra las Mujeres queremos compartir el video que han realizado nuestras compañeras de auzo dance de Goian. Esperamos que os guste!!!
INORI, INOIZ, INON EZ