May
FRONTOI MOTAK
Goianeko esku-pilota taldea gara eta denak zarete ongi etorriak atal honetara. Atal honetan erakutsiko dizuego nolako frontoiak dauden eta ze joku jolasten diren frontoi bakoitzean. Esporo dugu zuei interesgarria iruditzea.
FRONTOI LABURRA
Aurkezten dizuegun lehenengo frontoi mota frontoi laburra da. Honek 36 m-ko luzera eta 11 m-ko zabalera du gutxi gorabehera. Hiru horma ditu, eskuinaldeko aldea libre utziz, bertan kontrakantxa dago eta. Harmailak izanez gero kontrakantxaren aldean egongo dira, eta honetan kokatzen dira artekariak apustuak egin ahal izateko. Hiru paretak frontisa (aurreko pareta), ezker pareta eta errebotea (atzeko pareta) izena dute. Frontoi laburrak dira adibidez Ogeta (Gasteiz), Bizkaia (Bilbo), Labrit (Iruña), Atano III (Donostia), Astelehena (Eibar) eta Beotibar (Tolosa).
Joko nagusienak hauek dira:
-
Eskupilota.
-
Paleta.
-
Frontenis.
FRONTOI LUZEA
Frontoi mota hau laburraren ezaugarri berdinak ditu, baina luzeagoa da. Konkretuki 54 m-ko luzera du, bertan jokatzen diren jokoetan pilotak abiadura eta bote handiagoa baitu. Hauek ere sare bat dute harmailetan dauden zaleak babesteko, eta jokalariek kaskoak daramatzate burua babesteko. Frontoi laburretan askotan atzeko paretan harmailak egon daitezke, baina kasu honetan ez daude pareta hori jokoaren zehar asko erabiltzen delako. Frontoi ezagunenak Gernika Jai-Alai, Ezkurdi (Durango), Zumaiako Luzea, Galarreta (Hernani) Olave (Gasteiz) eta Jai-Alai dira (Donibane-Lohizune). Hala ere handienak Estatu Batuetan daude, eta kasinoen parte dira. Adibidez Miami Jai-Alain frontoian 20.000 zale sartzen dira.
Frontoi honetan nagusi dira:
-
Zesta-punta.
-
Pala motza.
-
Erremontea.
TRINKETA
Frontoi mota hau batez ere Ipar Euskal Herrian topa dezakegu, hala ere adibidez Gasteizen 3 trinketa ditugu. Frontoi hau itxia da, hau da, lau partea ditu. Besteak baino laburragoa (28,5 m) eta estuagoa da. Ezker paretan, eta askotan atzeko paretan ere, teilatu bat du non leiho moduan sare bat kokatzen den. Elementu honekin jokatu behar da ere, sarean pilota sartzen bada tantua baita. Batzuetan ere frontisean kutxa moduko bat du, muxika, eta pilota bertan kolpatuz gero edonora atera daiteke. Frontisa eta eskuin paretan ere badu beste tranpatxo bat frailea izenekoa. Bertan pilota suabe botaz gero tantua ziurra da. Trinketa ezagunenak Moderne (Baiona), Biarritzeko Trinketa, Donibane-Garaziko Trinketa eta Antxitonea (Elizondo) dira.
Kasu honetan hauek jokatzen dira batez ere:
-
Eskupilota.
-
Xare.
-
Paleta Argentinarra.
ENPARANTZA LIBREKO FRONTOIA
Frontoi mota hauek batez ere Iparralden topa ditzazkegu, baina Gasteizen ere badaude. Frontoi mota hauek pareta bakarrekoak dira eta normalean herriko enparantzetan edo elizetan aurkitzen dira. Frontisa ere txikiagoa da, 10 m-ko zabalera eta 6-10 m-ko altuera. Zaleak frontoiaren inguruan kokatzen dira eta pilota kolpatzeko modua ere ezberdina da. Jokatzen diren jokoak ere Hego Euskal Herrian ez dira oso ezagunak eta herri konkretu batzuetan bakarrik mantentzen dira. Hala ere batez ere eskuz jokatzen da. Frontoi garrantzitsuenak Bidarray (Labort), Donibane-Lohizuneko Plaza, Zierbenako frontoia eta Biriatuko frontoia. Gasteizen adibidez badugu frontoi mota hau Iparraldeko parkean eta Abendañon. Frontoi hauek ez daude estalirik.
Frontoi honetan batez ere jokatzen dira:
-
Laxoa.
-
Errebotea.
-
Eskupilota.
-
Joko Garbi.
-
Txistera handia.
Mar
GORPUTZ ADIERAZPENA
Emma, June, Maya eta Ana Julia gara gorputz adierazpeneko tailerrean ipuinen bitartez emakumeen historian aztertu ditugu! ipuinak eta historia aztertzean emakume asko agertzen dira. Aukeratu ditugun ipuinetan EMAKUME GARRANTZITSUAK, DESBERDINAK, IRAULTZAILEAK ETA LIBREAK IKUSI DITUGU!!
IPUINA: MARIZIPRIZTINEK EZ DU ZORIONEKO GALEPERRIK NAHI!
HISTORIOA: MARIZIPRIZTINEK ezkondu egin zen printze naskagarri batekin. Ez zegoen pozik, ez zuelako bera ondo tratatzen. Egun batean ohetik altzatu eta PLATON!! egin zuen. Printzipe alde batera utzi eta bere lagun Maitagarriaarekin bizi berri bat hasi zuen. BIZITZA ASKEA ETA ZORIONTSUA TOPATUZ!!!
EMAKUME AUSARTAK HISTORIA ZEHAR!
FRIDA KAHLOREN BIZITZA: Bazen behin emakume margolari bat, Frida Coyoakanen jaio zen. Neskato ausarta izan zen. Berengan zerbait berezia zegoen. Auto istripu bat izan zuen horren ondorioz kuadroak margotzen hasi zen. Ispilu baten bidez autoerretratuak margotu zituen. Bere koadroetan nola sentitzen zen adierazten zuen. Bere koadroak ospe handia hartu zuten mundu osotik zehar, Frida Kahlo emakume iraultzailea izan zen.
Mar
EMOZIOAK LANTZEN ARTETERAPIAREN BIDEZ
Emozio basikoen azalpena: zergatik aukeratu emozio hauek? Oinarrizko emozioak kultura guztietan partekatzen ditugun haiek dira. Ariketa desberdinen bitartez emozioen ezagutzan zentratzen gara, identifikatzen eta zirrarak sortzailetasunez lantzen.
- POZA
- TISTURA
- AMORRUA
- BELDURRA
- LASAITASUNA
Musika desberdinak entzunez haurrak zelan sentitzen diren marrazten dute emozio desberdinak erabiliz.
Mar
Historia de un equipo,Creando experiencias.
El primer año empezamos siendo un equipo mixto. Entrenábamos en el campillo (el antiguo), que frío pasábamos!!!. El equipo estaba compuesto por 9 jugadores 2 chicos y 7 chicas de las que todavía seguimos 6.Algunas no tenían ni idea de que era baloncesto otras habían oído hablar de el pero no sabían mucho. Pero todo en la vida es empezar.
Al año siguiente todo cambio bueno todo no! Nos convertimos en un equipo femenino y los entrenamientos eran en landazuri , ese invierno no supimos que era el frío incluso pasamos calor. Los entrenamientos pasaron a ser multitudinarios nos juntábamos hasta 18 chicas de diferentes edades. No todas podían participar en la liga pero aun así venían a entrenar y a vernos en los partidos. Creamos un gran grupo de mujeres tomando la cancha. Fue muy divertido.
Este es nuestro tercer año seguimos las mismas con algunas incorporaciones nueva y el retorno del JEDI!!
El equipo técnico es el mismo Anuska , Mario, Eduardo y Aitor que viene siempre que puede. Mario y Eduardo son nuestro mesa y arbitro de cabecera. No creáis que por eso nos pitan a favor, son justos y necesarios.
Estamos orgullosos de este equipo. No solo compartimos dentro de la cancha también lo hacemos fuera y esperamos seguir siendo un equipo unido muchos años mas.
Por cierto estamos de racha vamos 3 partidos ganando y esperamos que este sábado sea el 4, ya nos tocaba!!!!
Mar
Mi experiencia en GOIAN
Goian es un medio donde puedo ser parte de un equipo. Donde puedo jugar al Fútbol, divertirme y aprender tanto de los entrenador@s como de mis compañer@s. Puedo conocer a nuevas personas, hacer amig@s, jugar con ell@s y respetar. En Goian me siento bien, me divierto con mis compañer@s y aprendo con mis entrenador@s. Los que me ayudan a respetar, tener autocontrol y aprender sobre deportividad y sobre todo me enseñan a jugar al Fútbol.
Lo que más he aprendido en Goian es a divertirme sin que importe tanto el resultado, respetar a los compañer@s y al rival.
Si pudiera resumir Goian en una palabra sería: Respeto, Jugar y Familia. Pasarlo bien , Jugar Fútbol.
Equipo: Fútbol infantil.