11
Dic

JOLAS HEZITZAILEAK!

Kaixo, lagunok!

Sei eta zazpi urteko neska-mutil taldekoak gara: Itsaso, Mae, Unax, Odei, Ilmare, Nathan, Suwaida, Kadiru, Suhar, Alma, Rania, Nuha, Aya, Esteban, Russell, Mohamed, Jon eta Mª Gracia.

Astelehenero Ramón Bajo Ikastolako gimnasioan eta asteazkenero Landatxoko gela batean elkartzen gara, jolas hezitzaileak praktikatzeko.

Arratsalde horietan jolas ezberdinak pilotekin, uztailekin, sokekin, musikarekin eta gorputzarekin egiten ditugu.

Gure helburu nagusia da elkarrekin jolastea, lagunak egitea eta ondo pasatzea.