28
Nov

Goian futbol alebin taldeko lagunak

Asteartean eta ostegunetan futboleko entrenamenduak ditugu landatxo zelaian arratsaldeko 18:00eetatik 19:00etara.

Larunbatetan partidoak egiten ditugu arabako futbol 5 talde batzuen kontra.

Oso ondo pasatzen dugu gure futbol taldean giro ona dagoelako eta gustatzen zaigun kirola praktikatzen dugulako.

Gure taldean parte hartzen duten jokalariak hurrengoak dira: Palwhasa, Aitzol, Jon, Mauro, Joseph, Dany, Jonas, Munir, Jakue, Stanley, Lier, Ekhi, Enaitz, Yassir eta Karim.