11
May

FRONTOI MOTAK

Goianeko esku-pilota taldea gara eta denak zarete ongi etorriak atal honetara. Atal honetan erakutsiko dizuego nolako frontoiak dauden eta ze joku jolasten diren frontoi bakoitzean. Esporo dugu zuei interesgarria iruditzea.

FRONTOI LABURRA

Aurkezten dizuegun lehenengo frontoi mota frontoi laburra da. Honek 36 m-ko luzera eta 11 m-ko zabalera du gutxi gorabehera. Hiru horma ditu, eskuinaldeko aldea libre utziz, bertan kontrakantxa dago eta. Harmailak izanez gero kontrakantxaren aldean egongo dira, eta honetan kokatzen dira artekariak apustuak egin ahal izateko. Hiru paretak frontisa (aurreko pareta), ezker pareta eta errebotea (atzeko pareta) izena dute. Frontoi laburrak dira adibidez Ogeta (Gasteiz), Bizkaia (Bilbo), Labrit (Iruña), Atano III (Donostia), Astelehena (Eibar) eta Beotibar (Tolosa).

Joko nagusienak hauek dira:

  • Eskupilota.

  • Paleta.

  • Frontenis.

FRONTOI LUZEA

Frontoi mota hau laburraren ezaugarri berdinak ditu, baina luzeagoa da. Konkretuki 54 m-ko luzera du, bertan jokatzen diren jokoetan pilotak abiadura eta bote handiagoa baitu. Hauek ere sare bat dute harmailetan dauden zaleak babesteko, eta jokalariek kaskoak daramatzate burua babesteko. Frontoi laburretan askotan atzeko paretan harmailak egon daitezke, baina kasu honetan ez daude pareta hori jokoaren zehar asko erabiltzen delako. Frontoi ezagunenak Gernika Jai-Alai, Ezkurdi (Durango), Zumaiako Luzea, Galarreta (Hernani) Olave (Gasteiz) eta Jai-Alai dira (Donibane-Lohizune). Hala ere handienak Estatu Batuetan daude, eta kasinoen parte dira. Adibidez Miami Jai-Alain frontoian 20.000 zale sartzen dira.

Frontoi honetan nagusi dira:

  • Zesta-punta.

  • Pala motza.

  • Erremontea.

TRINKETA

Frontoi mota hau batez ere Ipar Euskal Herrian topa dezakegu, hala ere adibidez Gasteizen 3 trinketa ditugu. Frontoi hau itxia da, hau da, lau partea ditu. Besteak baino laburragoa (28,5 m) eta estuagoa da. Ezker paretan, eta askotan atzeko paretan ere, teilatu bat du non leiho moduan sare bat kokatzen den. Elementu honekin jokatu behar da ere, sarean pilota sartzen bada tantua baita. Batzuetan ere frontisean kutxa moduko bat du, muxika, eta pilota bertan kolpatuz gero edonora atera daiteke. Frontisa eta eskuin paretan ere badu beste tranpatxo bat frailea izenekoa. Bertan pilota suabe botaz gero tantua ziurra da. Trinketa ezagunenak Moderne (Baiona), Biarritzeko Trinketa, Donibane-Garaziko Trinketa eta Antxitonea (Elizondo) dira.

Kasu honetan hauek jokatzen dira batez ere:

  • Eskupilota.

  • Xare.

  • Paleta Argentinarra.

ENPARANTZA LIBREKO FRONTOIA

Frontoi mota hauek batez ere Iparralden topa ditzazkegu, baina Gasteizen ere badaude. Frontoi mota hauek pareta bakarrekoak dira eta normalean herriko enparantzetan edo elizetan aurkitzen dira. Frontisa ere txikiagoa da, 10 m-ko zabalera eta 6-10 m-ko altuera. Zaleak frontoiaren inguruan kokatzen dira eta pilota kolpatzeko modua ere ezberdina da. Jokatzen diren jokoak ere Hego Euskal Herrian ez dira oso ezagunak eta herri konkretu batzuetan bakarrik mantentzen dira. Hala ere batez ere eskuz jokatzen da. Frontoi garrantzitsuenak Bidarray (Labort), Donibane-Lohizuneko Plaza, Zierbenako frontoia eta Biriatuko frontoia. Gasteizen adibidez badugu frontoi mota hau Iparraldeko parkean eta Abendañon. Frontoi hauek ez daude estalirik.

Frontoi honetan batez ere jokatzen dira:

  • Laxoa.

  • Errebotea.

  • Eskupilota.

  • Joko Garbi.

  • Txistera handia.