6
May

AUZOLANA PILOTALEKUA

Auzolana pilotalekua Alde Zaharrak pariatzen zituen gabezien ondorioz berreskuratutako esparrua da. Gabezi hauek jatorri zehatz bat zuten, udaletxeak auzoa kudeatzeko zuen jarrera, auzokideak kontutan hartzen ez zuena hain zuzen ere. Honek auzoak zituen hainbat esparru publiko itxi, desegin edo esku pribatuetara pasa zituen: Etxauri futbito zelaia, Brulleriaseko bolera, Santa María enperantza, gaur egun Ronda izena hartzen duen pasabidea, etab. Kudeatzeko modu bat non turisten iritziak auzokideen gainetik zeunden.

 

Auzolana Pilotalekua esparru ireki bat zen ere, orduan San José izenekoa, non auzoko eta auzoz kanpoko biztanle askok jolasten eta elkartzen ziren. Baina 2007. urtean udaletxeak iztea erabaki zuen teilatuan aberia bat izan zelako. Auzokideek konpontzea eskatu zuten baina udaletxeak ez zuen konpondu beraiek ez zirelako jabeak, eta jabeek ez zuten konpondu nahi udaletxea zelako kudeaketaz arduratzen zena. Konponketa falta honengatik, eta konpontzeko zuten gogo gutxiaren ondorioz, auzoak zuen pilotaleku bakarra itxi zen.

Frontoiaren egoera txarrera egin zuen konpontzen ez zen bitartean. Ezin zen inor sartu, teilatutik sartzen zen ura izan ezik. Egoera tamalgarri honen aurreran Alde Zaharreko auzokide eta elkarte askok (Ramón Bajoko Guraso Elkartea, Gao Lacho Drom, Gaztetxea, Egin Ayllu, auzokideak…) zerbait egin beharra zegoela adostu zuten eta frontoia berreskuratzeko lanetan jarri ziren. Lan asko zeuden egiteko, lursorua aldatu, margotu, garbitu, teilatua konpondu, argia… Lan hauek autogestioaren bitartzen finantziatu ziren. Txapa Ahotsa izeneko asanblada ireki baten inguruan. Azkenean frontoia berrireki zen 2008ko ekainaren 28an gaur arte, kalejira paregabe baten ostean. Auzoak galtzeko bidean zuen esparru ireki gutxietako bat berreskuratzea lortu zuen.

Gaur egun Auzolana Pilotalekua auzoaz aparte hiri guztia erabiltzen duen esparru bat da. Hirian dagoen frontoi estali autogestionatu bakarra, non nahi duenak erabili dezakeen Hala Bedi tabernan giltzak eskatuz. Esparru hau ez da bakarrik kirola egiteko esparrua. Asko dira antolatzen diren jarduerak: Bazkari-herrikoak, dantza erakusketak, langile asanbladak, elkartzetzaraketak, bertsolaritza erakustaldiak, Goianeko eskolaz kanpoko enkintza anitz… Hori bai, bere funtzio nabarmena kirola da. Horretarako hiruhilabetero asanblada ireki bat antolatzen da orduak zozketatzeko, eta libre dauden orduetan edonork erabili dezake. Frontoiaren erabilpena ez da diruan ordaintzen, baizik eta hau ondo mantentzen eta frontoiari bizitasuna emanez. Beraz, Auzolana Pilotalekua auzoak duen azpiegitura libre bat da, aintzinan zuen erabilpena eta lekua berreskuratuz.

Gure kasuan Auzolana Pilotalekua gure entrenamendu lekua da. Asteartetan eta ostiraletan eskupilotan aritzen gara Goianeko 7 ume. Gainera entrenamenduaz aparte askotan erabiltzen dugu frontoia eskupilotan jolasteko. Beraz guretzako oso garrantzitsua da frontoi hau. Horregatik sahiatzen gara ondo zaintzen eta gogor entrenatzen Goian eta Auzolana Pilotalekua errepresentatzen dugulako.

Horregatik eskatzen dizuegu frontoia erabiltzea, zaintzea, maitatzea, errespetatzea eta batez ere, esparru honetaz goxatzea!!