20
Mar

kirol hezitzailea

DSC_0100 DSC_0094

Kirol hezitzailekook, auzoan biziz eta auzoan jolastuz gozatzeko aukera izaten dugu astearte eta ostegun arratsaldero. Lehenengo eta bigarren mailako hemezortzi haur elkartzen gara elkarrekin jolastu eta dibertitzeko. Eguraldia eta burutuko dugun jolasa aurrez kontutan hartuta, Alde Zaharreko leku ezberdinez baliatzen gara jolas desberdinak burutzeko (Landatxo, Auzolana Pilotalekua, Etxauri plaza…).

Honez gain, hilabetean behin (zenbait hilabetetan opor garaian arabera birritan) Conien izeneko topaketetan parte hartzen dugu. Topaketa hauek zentro zibiko ezberdinetan burutzen dira eta jolas edota kirol ezberdinak bizi eta esperimentatzeko aukera ematen die haurrei. Orain arte, parte hartu dugun Conien topaketak ondorengoak izan dira: Azaroaren 9an Mendizorrotzan Frontoiko Jolasak , Azaroaren 23an Aldaben Joku Tradizionalak, Abenduaren 14an Iparralden Pistinako jolasak, Urtarrilaren 18an Mendizorrotzan Atletismoa, Otsailaren 1ean Aldaben Joku Alternatiboak, Otsailaren 15ean BAKHen Izotz Pista, Martxoaren 15ean Ariznabarran Joku Gimnastikoak.

Hurrengo Conien Topaketa Martxoaren 29an izango dugu Rokodromoko jolasak eta aktibitate musikala izango dugu.

leire-marian-grupo